Bloga
ESKOLA ITZULERA
Denbora hegan doa eta oporretaz disfrutatzen ari garen arren, eskolako itzuleran pentsatzen hasi behar gara.
Batzuek gogoko dute, besteek aldiz ez, baino nolanahi ere onena aldez aurretik dena prest eta antolatuta izatea da, gauzak azken minuturako utzi gabe. Horrela, azkeneko opor egunak lasai eta estres gabe disfrutatzeaz aparte, behar duguna ez aurkitzeko arriskua saihestu dezakegu.
Erosketa garrantzitsuenetako bat eta aldi berean ilusio gehien egiten diena, motxila erostea izaten da. Bizkar-zorroak adin guztietako umeen artean, eskolara eramateko osagarri gogokoenak dira, benetan erabilgarriak eta beraien estilora erraz egokitzen dira.
Aukera asko daude merkatuan eta bat hautatzea ez da beti erraza izaten. Batez ere, kontuan izanda motxila egokiena aurkitzeko hainbat ezaugarri aintzat hartu behar direla, eta ez bakarrik gustuko dugun kolore, diseinu edo pertsonaia ezagun batena izatea. Bizkar-zorroek hainbat baldintza bete behar dituzte hauen erabilera egiten duten umeek osasun arazorik eduki ez dezaten; hau da, arazo muskularrak, artikulazio tentsioa edo bizkar, lepo eta sorbaldako mina.
1- Erosotasuna
Batez ere bizkar-zorroa erosoa, arina eta haur bakoitzari egokituta egon behar du. Garrantzitsua da arazorik gabe jarri eta kendu ahal izatea, baita antolatzen erraza izatea ere. Batzuk poltsikodun, konpartimentudun eta kremaileradun bizkar-zorroak gustuko dituzte, beste batzuk aldiz konpartimentu bakarrekoak direnak, bertan gauza guztiak elkarrekin sartu ahal izateko.
2- Segurtasuna
Bizkar-zorro ona bizkar-zorro segurua da, pisu banaketa modu orekatu batean bermatzen duena, egitura egokiaduen bizkar-zorroa alegia.
● Bi tirante zabal eta barrubigunak: tiranteak estuegiak edo behar bezain lodiak ez badira, sorbaldan sar daitezke mina emanez. Tiranteak orekatuta eta behar bezala estututa egon behar dute, motxilaren pisua sorbaldan berdin banatuta eta bizkarraren gain, zintzilik joan gabe, egon dadin.
● Bizkar barrubiguna: Bizkar bigungarririk gabeko bizkar-zorroa deserosoagoa da, ibiltzerakoan bizkar-zorroaren edukiak bizkarra mindu dezakeelako. Eduki pisutsuena bizkarraren erdialdean kokatzea komeni da, gorputzari pegatuta.
3- Pisua
Pediatrek bizkar-zorro astunegiak eramateko arriskuaz ohartarazten dute etengabe.AEP-aren (Espainiako Pediatria Elkartearen) azken gomendioek diote bizkar-zorro beteak ez lukeela haurraren pisuaren %10 edo %15a gainditu behar. Horrela izanik, 20 kilo pisatzen duten umeen bizkar-zorroa 2-3 kilo bitarte pisatu beharko luke gehienez; 30 kiloko umeena aldiz ez luke 3-4,5 kiloko pisua gainditu behar; 40 kiloko umeentzat 4-6 kilo bitartekoa…
Bizkar-zorroa zenbat eta arinago izan, beteta dagoenean ez da horren pisutsua izango. Bizkar-zorro astunegia eramateak, erabiltzailearen ibilera modua alda dezake, bizkarreko mina edo lesioak eragin eta erorketa arriskuak areagotu.
Azkenaldian gurpildun bizkar-zorroakoso ospetsu bilakatu dira, baina bat aukeratu aurretik zein erabilera emango zaion jakitea komeni da, eskailerak igo edo jaitsiko diren edota lur irregularretatik erabiltzeko den. Gainera, badira bizkar-zorro hauek gomendatzen ez dituzten eskolak, leku handia hartzen dutela uste dutelako eta horren eraginez korridoreetan sor ditzaketen estropezuengatik.
Bitarteko konponbide ona da gurpilekin edo gabe erabili daitezkeen motxilak erostea. Bateragarriak diren motxila eta orgatxoa erosi eta haurrak egunero erabaki ahalko du nola erabili, garraiatu behar duen edukiaren arabera, eguraldiaren arabera edo duen zereginaren arabera.
4- Tamaina
Bizkar-zorroa handiago edo txikiagoa izan daiteke baina beti kontuan izanda, haurraren adin eta gorputzera moldatu behar dela. Garrantzitsua da motxila modu egokian eramatea, alegia, motxilak bizkarra estali behar du soilik, eta tirak behar bezala estutuak gerri azpitik zintzilik geratu ez dadin.
Behin tamaina egokia aukeratuta, edukiera handiago edo txikiagoko bizkar-zorro bat aukeratu daiteke. Ez da berdina soilik koaderno eta luma-ontzi bat eramatea, edota horrekin batera liburuak eta ordenagailua eraman behar izatea.
Bizkar-zorroan eraman beharreko gauza aldez aurretik pentsatzea eta planifikatzea komeni da. Ez da zertan dena egunero etxetik eskolara eraman behar, beharbada, badira eskolan utzi daitezken gauzak. Ez da ideia txarra izaten etxeko txikien motxila noizean behin ikuskatzea, behargabeko gauzez betetzeko joera izan ohi dutelako.
5- Diseinua
Hau da zalantzarik gabe atal dibertigarriena! Bizkar-zorro perfektua norbanakoaren estiloa eta izaera islatzen duena da; eta umeek nahiko argi izaten dute gustuko duten hura. Bere pertsonaia gogokoenak dituzten modeloak izaten dira beti zabalduenak. Badira ere animali irudiekin, estanpatu desberdinekin edota soilik koloreekin nahiago dituztenak. Motxila erosoa, segurua, arina eta tamaina egokikoa den bitartean edozein aukera ona izango da.
Mundua-n bizkar-zorro aukera aparta dugu aukeratzen goza dezazun, beraz sartu zaitez eskola-tresneri sailean eta ziurta ezazu zure seme-alabak eskolara itzultzeko prest daudela. Bizkar-zorrotik hasiz etaplumier, margo, koaderno eta behar duten guztiarekin jarraituz. Prestatu dena lehenbailehen eta gainerako oporretaz disfrutatu!
Idatzi iritzi bat