Bloga
Zure Klubaz Harro
Hilabete honetan ia denok bueltatu gara eguneroko bizitzara. Oporrak bukatu dira, haurrak eskola hasi dute eta gu lanean hasi gara berriro. Baina irailak gauza paregabeak eskaintzen dizkigu: eguraldi ona egiten du, argia ikusgarria da, eta jakina, Futbol liga martxan jarri da berriro!
Eta egia da, gehiago gustatu ala ez, futbola gure bizitzetako parte garrantzitsu bat dela. “Kirol errege” bezala ezagutzen dugu munduko kirol ospetsuena izateagatik. Baino Futbola kirol bat baino gehiago da, jende asko mugitzen duena eta pasioak sortzen dituena adin guztietako pertsonengan.
Denok entzun ditugu noizbait zeintzuk diren futbolean jolastearen abantaila fisiko eta psikologikoak, bai haur eta baita helduengan:
- - Muskuluen potentzia eta gaitasun kardiobaskularrak hobetzen ditu.
- - Erreakzio gaitasuna, koordinazioa eta ikuspegi periferikoa sustatzen ditu.
- - Hezur dentsitatea eta odol oxigenazioa hobetzen ditu.
- - Balio positiboak sustatzen ditu (diziplina, talde lana, adiskidetasuna, ahalegina…)
- - Gaitasun emozionalak garatzen ditu (autoestimua, gainditzea, konpromezua …)
- - Pentsamendu logikoa suspertzen du (estrategia, proiekzioa, planifikazioa…)
Baina futbola ez da soilik jokatzea, askoz ere urrunago doa eta “koloreen maitasuna” zinezkoa da. Klub batekoa izatea, talde baten jarraitzailea zarela adieraztea, asmo adierazpena da. ” Ni naiz” esateak, jabetza sentimendua dakar, identitatearen seinale eta baita fideltasun promesa bat adierazten du.
Klub batekoa izateak karga emozionala dakar eta baita hautsi ezin daitekeen lotura berezi bat, non kasu gehienetan belaunaldiz belaunandi transmititzen den.
Norbait Errealekoa, Athletic- ekoa, Osasunakoa edota bere amodiozko taldekoa denean, betirako da… eta talde horretakoa izateak emaitza, sailkapen edota moda gainetik dagoen leialtasuna dakar. Beste klubenganako afinitate handiagoa edo txikiagoa izan dezakezu, baita jokalari batzuei jarraipena egin edo aurkari batzuenganako sinpatia izan. Baino “izan”, talde batekoa soilik izaten da eta bizitza osorako. Batzuetan futbola gustuko izan gabe ere!
MUNDUAn oso ondo ulertzen ditugu sentimendu hauek eta horregatik, Erreala, Athletic edo Osasunako jarraitzailea izateagatik, haien produktuak eskaintzen dizkizugu munduari zure taldea zein den harrotasunez erakusteko.
Zelai barruan eta zelai kanpoan egoteko eskaintza paregabeak ditugu: zure klubeko hondartzarako-oihala eta eguzkitarako betaurrekoak eguraldi ona egiten duenean edo eta aterkia euria egiten duenerako.
Etxean zauden bitartean, irudikatu zure burua bainu-bata lehun batekin etxeko besaulki batean zauden bitartean, edota mantalarekin afaria prestatzen duzun bitartean, eta noski, hau dena zure klubeko koloreak erakutsiz. Baita etxeko txikientzako adur-zapiak klubeko armarriarekin eta horregatik etxerako hainbat gauza berezi bihurtu ditugu: eskuak garbitzeko sukalde zapiak, zakarrontziak, eta nola ez klasiko bat: giltzatakoa.
Haurrei, beraien gogoko taldeko eskola materiala ikaragarri gustatzen zaie, horregatik motxila, estutxe, koaderno edota karpeten artean hautatzeko aukera dute. Baina ez ahaztu garrantzitsuena: jolas-orduan jolasteko baloia eta hidratatzeko ur-botila.
Aisialdiko orduetan, familia osoak mahai-jokoetara jolasteko aukera zabala eskaintzen dugu, hauek guztiak talde gogokoenaren edizio berezian. Hauen artean Monopoly, subbuteo, partxis-oka, lau marran edo dominoa aurkitu ditzazkezu.
Zelaian partidarik ez dagoenean, Anoeta edo San Mameseko maketa etxean eraikitzea plan aparta izan daiteke. 3D-ko puzle hauekin handitasunezko arratsaldeak birsortzeko aukera paregabea izango duzue.
Eta ez daitezela besteak haserretu, baina Errealeko kide zaretenok zorte handia duzue, taldearen armarria munduko 10 ederrenetako bat baita, The Score Kanadako kirol aldizkariaren arabera. Aukera ezin hobea zure bildumara gehitzeko eta harrotasunez janzteko!
Beraz, badakizue, txuriurdinak, zuri-gorriak edo gorritxoak, Liga dagoeneko prest dago eta gure taldea animatu behar dugu. Aupa Erreala! Gora Athletic! Aupa Osasuna!
Idatzi iritzi bat