Bloga
JOLASTUZ IKASI
Denek dakigu umeen garapenerako oinarrizko ataletako bat jolasa dela; ez dugu kontuan hartzen ordea, gazte eta helduentzako ere oso garrantzitsua dela.
Horregatik, mahai-jokoak proposamen bikaina dira arrazoi askorengatik, eta Munduan zuekin partekatuko ditugu. Ondoren aurkeztuko dizkizuegu mahai-jokoek eskaintzen dizkiguten onuren zerrenda; batzuk jakinak, besteak aldiz aho zabalik utziko zaituztenak.
Igande arratsaldeko partxis partidan pentsatzen dugunean, ez gara jabetzen jokoak guregan duen ekarpenaz.
1- Elkar harremanak hobetzen ditu
Mahai-jokoek aukera ezin hobea ematen dute, giro lasaian eta konfiantzaz, momentu lasaiak gainontzekoekin partekatzeko.
Gaur egun, denbora asko igarotzen dugu pantaila baten aurrean; bai ordenagailu, tablet, mugikor edo telebista izan. Ohikoa da, bai ume eta heldu, dispositibo elektronikoei begira topatzea, beren inguruan gertatzen ari denaz ohartu gabe. Beraz, garrantzitsua da deskonektatzea eta entretenimendu aukera desberdinak topatzea.
Mahai-jokoek aukera aparta eskaintzen dute gainerakoekin, modu lasai batean, harremanetan jartzeko. Bikoteka edo adin ezberdineko taldeetan, familian edo lagunartean, harremanak estutzeko eta momentu oroigarriak sortzeko modu bikaina.
2- Trebetasun sozialak garatzen dituzte
Mahai-joko guztiek oinarrizko kontzeptuak partekatzen dituzte, Antzara jokotik hasita garatuagoa den Atlantika jokora arte.
Kontzeptu hauen artean baditugu: arauekiko errespetua (dadoa behin bakarrik jaurti daiteke, karta ezin da aldatu), pazientzia (norberaren txanda itxoin behar da, jokoa luzatu daiteke), pertseberantzia (jolasean jarraitu galtzen joan arren) edo frustrazioarekiko tolerantzia (ez da beti irabazten, beste jokalariak zorte hobea du).
Jolasten dugun bitartean, berdintasuna (arauak guztientzako berdinak dira) eta zintzotasuna (ez da tranparik egin behar) bezalako baloreak, jabetu gabe barneratzen ditugu.
Taldeko mahai-jokoetan, lan-taldean aritzea eta taldekideen arteko komunikazioa eztabaida eta negoziazio bidez lantzen da. Gainera, halabeharrezkoak diren eztabaidek gatazkak konpontzeko gaitasuna baimentzen dute. Ezaugarri guzti hauek argi ikusiko dituzu Party & Co moduko jokoan.
3- Ahalmen kognitiboak estimulatzen dituzte
Askotan jokoak tresna hezitzaile bezala erabiltzen dira, besteak beste jokoek dituzten onurengatik; adibidez: kontzentrazioa, memoria, arrazonamendua eta erabakiak hartzeko trebetasuna, baita ere analisia eta arriskuak kalkulatzeko ahalmena. Catan jokoaren bitartez garatu ahal izango ditugunak, alegia.
Puzzle edo piezak manipulatu behar diren jokoetan, ez ditugu ahaztu behar motrizitatea eta ikuspegi espaziala bezalako abileziak. Eta nola ez, badira ere sormena eta irudimena sustatzen duten jokoak; esaterako, eraikuntza-jolasak, haur-blokeak edota pilagarriak.
Garunaren garapenaren ikuspuntutik mahai-joko guztiak onuragarriak dira, baina badira ikasketa alorrean ardazten direnak, joko hezigarri bezala ezagunak alegia. Eta era erraz, atsegin eta jokalarien adinerako egoki den modu batean edukiak indartzea, kontzeptuak finkatzea eta ezaguerak barneratzea helburu dutelarik. Modu honetan, umeek beren ezagutzak eta ikasitakoa praktikan jarriko dute, zerbait astuna edo aspergarria dela pentsatu gabe. Aldi berean, gurasoek ere eskertuko dituzte beren seme-alabekin igaroko dituzten jolas-tarte hauek, ohizko etxeko lan eta errepasatzeko moduak baino atseginagoak baitira.
Onura kognitiboaz hitz egiten dugunean ez dira soilik umeetan ematen diren onurak, egiaztatuta dago mahai-jokoetan maiz aritzen diren helduek adimen-bizkortasun handiagoa eta berehalako memoria fidagarriagoa aurkezten dutela. Beraz, jada badakigu, memoria galerak ditugunean hoberena Superpoly partida batzuk antolatzea dela.
Orain, joko aukera guztien artean aukeratzea besterik ez zaizu falta. Lasai egon, Munduan mota eta adin guztietarako joko aukera aparta baitugu. Aitzakiarik ez dago zure trebetasun sozial, emozional eta intelektualak ez garatzeko!
Idatzi iritzi bat