Bloga
Gabonetako Opariak
Jada konturatu gabe eguberriko zurrunbilo barruangaude eta denak apur bat azeleratuta ibiltzen hasi gara. Egutegia ondo antolatu behar dugu laneko afariak, lagunarteko topaketak eta eskolako emanaldiak egokitzeko; baita zorion-txartelak bidali, menuak erabaki, etxea apaindu.. eta nola ez, guztientzako opariak erosteko. Bereziki etxeko txikientzako.
Azken finean gabonetako gauza zoragarrienetako bat, opariak irekitzen dituzten bitartean umeen zorion aurpegia ikustea da. Umeen begien bidez eguberriko magia bizitzea bezalako sentsazio hoberik ez da.
Hemen, Mundua-n, gureak izatearen xarma gehigarria duten ideia batzuk aurkezten dizkizugu, eta gertutasun berezi horrek oraindik gehiago gustatzea eragingo die umeei. Ume txikiek beren inguruan ikusten duten guztia errepikatzea eta birsortzea gustuko dute, horregatik garrantzitsua da egunero erabiltzen dituzte hizkuntza guztiak, jolasten ere hizkuntza horietan aritu ahal izatea. Gaur egungo mundu globalizatu honetan oso garrantzitsua da elementu ezagunez inguratzea.
1- Eguberriko pertsonaiak
Giroan sartzen joateko Olentzero Gabon Kanta edo Maridomingi peluxeabaino ezer hoberik ez da. Nahiz eta Jingle Bells abestia ezaguna dugun eta Santa Claus oso atsegina izan, Olentzero etxekoa dugu eta denek dugu gustuko Orra Orra eta beste ohiko gabon kantak berarekin abestea.
2- Panpinak
Txikienak Emma panpinarekinzoratzen dira bere bi ile-motots hori eta jantzi arrosarekin, eta euskaraz hitz egiten die. 45 zentimetro neurtzen ditu eta eskua estutzen zaion bakoitzean esaldi desberdinak errepikatzen ditu, guztira sei esaldi desberdin.
3- Peluxeak
Telebista-programetan oinarritutako pertsonaien peluxeak beti atsegin dituzte. Pirritx, Porrotx eta Marimotots-ek ez dute inoiz huts egiten, edo akaso Pupu eta Lorenahiago dituzte. Bere kolore alai eta irribarre handiekin, bigun eta leunak, ezinezkoa da peluxe hauek ez gustatzea.
Peluxeak beste aukera zoragarrietako bat dira, besarkatzen usteaz gain txikiekin elkar eragiten baitute. Duni kontu-kontariiratxo maitagarriak musikaz eta soinu-efektuz beteriko ipuinak kontatzen ditu euskaraz, umeak entretenituz. Peluxe honek irudizko liburu bat barneratzen du umeak irakurtzea animatuz.
Yagormunstro berde dibertigarriak istorio desberdinak kontatzen ditu euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. Hitz egiten duenean ahoa mugitzen du eta kontakizunaren erritmoan mugitzen da. Istorioak liburu eder eta CD hezigarri batean jasota datoz, dibertsioa orduak ziurtatuz.
Peluxe klasikoagoa nahi baduzu, Hartz Kontalaria bezalakorik ez da; peluxezko hartz maitagarria bere betaurreko eta bufandarekin. Lagun berri honek beren ipuin gogokoenak kontatuko dizkie euskaraz, soilik bere eskua estutuz.
4- Mahai Jokoak
Betiko mahai jokoak baina oraingo honetan norberaren futbol taldeko mahai jokoa izateko erakargarritasunarekin. Esaterako, Athletic taldeko Partxisa edo Antzara-jokoa edo Errealeko Subbuteomahai jokoa beste askoren artean.
Edo Hitzgurutzatuaketa Konektatu Hezigarriabezalakoak, euskaraz jolasteko heziketa-jokoak. Baita Party & Co Juniorraneuskaraz jolasten jarraitu ahal izateko.
5- Auto eta trenak
Hauek betikoak dira eta ez dago belaunaldirik gogoko izan ez dituena. Umeak aho zabalik utziko dituzu egunero ikusten dituzten ibilgailuak jostailu bihurtuta ikustean, esaterako, Osakidetzako anbulantziaedo Ertzaintzaren kotxea.
Eta nola ez, Euskotren tren elektrikoalokomozio-aparatu, hiru bagoi eta ia lau metroko trenbidea eta guzti, Euskotren geltoki bateko xehetasun guztiak islatzen dituena.
Lagun iezaiezu zuk haurrari Olentzero edo Errege Magoei beren gutuna idazten eta guk lagunduko zaitugu bere ametsak egi bihurtzen.
Bai Mundua-n baita Afede-n ere zu laguntzeko gaude, eta ideia mordoa dugu opari egokia topa dezazun. Gure webguneetan lasaitasunez nabigatu eta gure proposamen ezin hobeen artean aukeratu.
Urte honetan magia, gure irudimenaren bitartez, denok sortzen dugulako. Eguberri On!
Idatzi iritzi bat