Bloga
BLACK FRIDAY
Duela gutxi arte azaroan pentsatzen genuenean, burura zetorkigun lehengo gauza Domu Santu Eguna, kauserak eta gaztaina erreak ziren. Orain ordea, azaroa Black Friday hilabetea da.
Guretzako Black Friday-a kontzeptu nahiko berria da, beste hainbeste gauza bezala Estatu Batuetatik ekarria. Bertan, Black Friday-a Esker Oneko festaren ondorengo eguna bezala ezagutzen da, azaroko laugarren osteguna alegia. Ostiral hau hartzen da eguberri-erosketa sasoiaren hasiera ofiziala bezala eta urteko salmenta marka guztiak apurtzen dituen eguna izan ohi da, bai denda fisikoak eta online dendak jartzen dituzten beherapen nabarmenakdirela eta.
Inoiz zuen buruari galdetu badiozue Black Friday izena nondik datorren, hainbat hipotesi daude. Hasiera batean bazirudien estatubatuarrek gaixo zeudenaren itxura egiten zutela lanean uko egin ahal izateko eta ondorioz, enpresentzako egun beltza izaten zen. Badira ziurtatzen dutenek, ostiral beltza deitzen hasi zitzaiola halako egunean sortzen zen trafiko ugari eta erosle pilaketengatik. Beste batzuk aldiz, izenaren jatorria saltokiek zenbaki gorriak atzean uzten zituztelako zenbaki beltzengatik aldatuz mantentzen dute. Azkeneko hau, teoria zabalduena da.
Mundu global honetan, Black Friday kontzeptua azkar hedatu da eta denak pozik gaude Black Friday-ak eskaintzen dizkigun eskaintza paregabeak aprobetxatzeko ideiarekin.
Eta hoberena, eskaintza horietako asko ez direla soilik ostiral horretara mugatzen, baizik eta askoz gehiago luzatzen bait dira.
Eguberriari begira Mundua-n jada gure gustukoenak aukeratu ditugu eta etxeko umeak zoriontsu egongo direla seguru gaude.
1- Kiddies Go jostailuak gordetzeko orgatxoa (9,99€, lehen 14,50€)
Plastikozko orgatxo pilagarria, euskarri eta gurpilekin. Umeen jostailuak gordeeta garraiatzeko erabilgarria, baita txikitatik beren gauzak modu erakargarri batean txukuntzen ohitzeko ere.
Gauzak jasotzea beren ohiko errutina bihurtzea lortuko duzu, baita jokoaren parte bezala uler dezaten.
2- Arbela magnetikoak (9,99€, lehen 14,95€)
Betiko klasikobat orain umeen pertsonaia kutunekin. Blaze, Cars edo Shimmer&Shine pertsonaien artean aukeratu eta jolas-ordu amaiezinak izango dituzte. Arbelak arkatz magnetikoa, zigiluak eta txantiloiak barne ditu, txikienek beren sormenagaratu dezaten. Jostailu honek aukera amaigabeak ematen ditu, etengabe marraztu eta ezabatzekoaukera ematen baitie.
3- Karibeko Piraten Itsasontzia (29,99€, lehen 69,99€)
Piratas del Caribe filmeko zaleentzat, Silent Mary itsasontzi mamua eta Salazar kapitain zitala baino ezer hoberik ez da. Ontzi honek ustekabeugari ditu: olatuen mugimendua irudikatzen lagunduko duten gurpilak, konpartimendu ezkutuak, marrazo zonbia, bolak botatzen dituzten kanoiak eta ezagutzeko dauden beste sekretu ugari. Goza ezazu beren irudimena hegan egiten uzten, gudak eta istorioak sortzen dituzten bitartean.
4- Margotzeko Glow Crazy Iglu denda (14,99€, lehen 39,99€)
Gure produktu gogokoenetako bat. Glow Crazy iglu denda tolesgarri honek, iluntasunean distiratzen duen axota magikobaten bitartez barruko paretak apaintzeko aukera ematen du. Umeek denda behin eta berriro margotu dezakete, barrualdea beren unibertso partikularra bihurtuz, eta hau guztia zikindu gabe. Beren gordeleku ezkutua izateko dibertsioa eta ingurune miresgarria sortzeko magia. Iglu denda hau, material birziklagarri eta iraunkorrekin egina dago eta garraio-poltsa bat barneratzen du.
5- Star Wars IR Hero Ontzia (12,95€, lehen 39,99€)
Milurteko Belatz mitikoa urrutiko kontrolaz zuzenduta, Star Wars zaleen ontzi gogokoenaren erreplika ezin hobea. Eta jokoari emozioa gehitzeko, ezpata laser itxurako urrutiko kontrola du.
6- Mikrofonoa Selfie makilarekin (9,99€, lehen 34,99€)
Mikrofono, aurikular eta selfie doigarria, dena bat. Karaokean erabili daiteke, baita abestu eta grabatzeko ere, Starmaker aplikazio esklusiboari esker musika-bideoaksortuz grabatzeko. Norberak barruan daraman izarra ateratzen utziz!
Joko sorta hau, Munduan eskaintzen dugunaren eredu txiki bat besterik ez da. Eta ez ahaztu gure kide diren Afede-ren web orria bisitatzeaz; Ostiral Beltzaren eskaintzak hilabete osoan zehar iraun dezaten erabaki baitute. Ez galdu beren “Black Hilabetea” deituriko katalogoa %75 arteko beherapenekin. Afede dendak bisitatu eta txunditzen utzi zaitez. Black Friday-az goza dezazuela!
Idatzi iritzi bat