Showing 10–18 of 18 results
16,50€
Hamsterrak lasterka dabiltza beren gordelekuan, oraintxe igogailuan gora eta behera, oraintxe gurpilean soinu eta dantza eta oraintxe lasterka hara eta hona kabinatik eta bagonetatik.
Baina hostoak erotzen hasi dira, eta jana biltzeko ordua da. Lortzen baduzue janaritegi egokian azenario, hirusta eta zereal buru guztiak biltzea arboletatik hostoak eori aurretik eta trikua bere hosto habian ezkutatu aurretik, orduan izan den hamster talderik onena izango zarete!
Gehiago irakurri
19,95€
Hitz gurutzatuak, hitz osatuen betiko jolasa.
Hitz gurutzatuen jokoan, partidan ahalik eta puntu gehien lortzeko, hizkiak hartzerakoan izan dezakegun zorteak eta hitzak konbinatzeko trebetasunak bat egiten dute.
Puntuazio hau hitzen kokapenaren eta balioaren araberakoa izango da. Jokalari bakoitzak lortutako puntu kopurua pilatu egiten da partidaren bukaera arte. Puntu gehien lortzen duen jokalariak irabazten du.
Jolasaren edukia: 102 hizki-fitxak, euskarriak eta 48×36 zm-ko taula. 7 urte baino gehiago badituzu, jokalaria izan zaitezke!
Saskira gehitu
19,95€
Kirolzale amorratua zarela erakutsi nahi? Hemen duzu Kirolaz Badakit, 1.500 galderatxartel eta CD-ROMa dituen galdera-erantzun jolasa.
6 multzotan banatuta daude galderak: talde kirolak, banakako kirolak, itsas kirolak, herri kirolak, neguko eta arrisku kirolak, eta kirol errekorrak.
Presta zaitez taldean edo bakarka lehiatzeko.
8 urtetik aurrera.
Saskira gehitu
19,95€
Kosmojet jokoan, egun 5777. urtea da. Duela 3.000 urte eguzkiak eztanda egingo zuela uste zuten zientzialariek eta gizateriak eguzki-sistematik alde egin behar izan zuen. Gizateria osoari babesa emango zion planeta egokirik ez zen ezagutzen, beraz, lau taldetan banatu ziren norabide ezberdinak hartuz eta lau inperio ezberdin sortu ziren.
Orain, 3.000 urte geroago, gizakia Lurra izeneko planetan bizi zeneko dokumentuak aireratu dira eta egindako azterketek eguzki-sistemak bizirik dirauela adierazi dute. Lau inperioek Lurra eta eguzki-sistema birkonkistatu nahi dute gainerakoak kontuan izan gabe.
Gizakiaren etxerako bidea gerran amaituko dela dirudi...
8 urtetik aurrera .
Saskira gehitu
24,95€
"Fruitu-baratzea" izeneko gure joko klasikoa, txikienentzat egokitua: jokoaren arauk adin txikienekoentzat egokitu dira, eta materiala haurren esku txikiekin erraz hartzeko moduan disenatu da.
Egurrezko pieza hauek, dotore eta maneiaerrazak, oso egokiak dira motrizitate fina lantzeko, eta jolas librerako ere erabil daitezke.
Saskira gehitu
5,99€
25 hiruki hauek elkartuz, hiruki handi bat osatu behar duzu. Ezinbestekoa da elkartzen diren bi aldeak kolore berekoak izatea.
Adina: 6 urtetik gora.
Kutxaren neurriak: 20 x 15 x 2 cm.
Argitaletxea: Argia Jolasak.
Ikasi euskaraz joko hezigarri honekin!
Jostailu hau gure online jostailu dendan eskuragarri dago.
Euskaraz jolasteko jostailu gomendagarria.
Saskira gehitu
39,95€
Bidaiatu Euskal Herrian zehar aukera onenak bilatzen! Ibili Euskal Herria osatzen duten hiri, festa eta hondartzetan.
Saskira gehitu
16,95€
Erabili zure burua familiarentzako iragarpen joko honekin.
Izan zaitez lehena asmatzen kopetan duzun animalia, aurkariak ematen dizkizuten pisten laguntzaz.
Zein animalia naiz? jokoaren helburua: Aurkariak baino lehen animalia asmatu galderak eginez.
6 urtetik aurrera.
Saskira gehitu
12,95€
Zein da zein? bi pertsonen artean jokatzekoa da, helburu honekin: aurkariak duen txartelean zein animalia dagoen asmatzea da.
Jokatzen hasteko 48 txartelak jarri behar dira dagozkien laukietan. Bestalde, koloreko erretiluan 24 animaliak jokalariari begira jarri behar dira. Norberaren txanda denean galdera bat egin behar da aurkariaren txartelean zein animalia dagoen asmatzeko; erantzunak soilik baiezko edo ezezkoak izango dira. Jasotako informazioarekin pixkanaka-pixkanaka animaliak baztertu behar dira aurkariak duen animalia zein den asmatu arte.
4 urtetik aurretik.
Jostailu hau gure online jostailu dendan eskuragarri dago.
Euskaraz jolasteko jostailu gomendagarria.
Saskira gehitu